Irteerak bertan behera gelditzen dira

Erabiltzailearen aurpegia

Koronabirusa gure herrian eragiten ari den arazoengatik, gure egutegiko lehenbiziko irteera bertan behera uztera behartuta gaude.

Eusko Jaurlaritzak ezarri duen araudiarekin, ezinezkoa da mendiko irteerak antolatzea. Egoera aldatzen denean, aztertuko dugu gure jarduera nola berreskuratu.

Bitartean, gogoratzen dizuegu gure webgunean eskura dituzuela ibilbide sorta bat herritik irtenda egiteko modukoak.  Animatu zaitezte.