Irteera berezia egingo du Indamendik Pilarko asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2020ko ira. 17a, 18:25

Miranda de Ebro aldea eta Valderejo bisitatuko dituzte irteeran. Irailaren 27ra arte izango da izena emateko aukera.

Pilarko asteburua heltzear da, eta mendi eder batzuk aukeratzeko garaia heldu zaigu. Egutegian, REDESera joateko gogoa erakutsi genuen, baina talderako logelak aurkitzea ezinezkoa egin zaigu. Horren ordez, Miranda de Ebro ingurura joatea proposatzen dizuegu. Alde batetik, masifikatu gabeko ibilbidetara joateko; eta bestetik, bertako zenbait altxor ezagutzeko. Horren adibide dira Obarenes mendiak. Bi ibilbidetan, lehen mailako Cantoña, Castillete, Motrico, Jembres eta Peñalrayo tontorretatik zehar ibiliko gara. Bertan, ermitak, gurutze erraldoiak eta Ebro bailarako landareria dugu ikusgai. Azken egunerako, Burgos eta Araba artean dagoen Valderejora goaz. Bertako altxorraz gain, Purón haitzartea aurkituko dugu, eta ibilbideak Vallegrul tontorretik Lalastrara eramango gaitu. Bertan, talde bazkari batekin amaiera emango diogu hiru eguneko asteburuari.

Urriak 10ean 7:00etan aterako gara, eta egun horretan lehenbiziko ibilbidea egingo dugu. Indamendi MBk, autobusa, hoteleko bi gau, bi afari eta azken eguneko bazkaria antolatuko ditu. Bazkideentzako 175 euroren prezioa izango du, eta gainontzekoentzat 205 eurokoa. Izena emateko epea irekita dago, eta irailak 27ra arte egongo da zabalik. Horretarako, diru sarrera elkarteko kontu korrontean (Euskadiko Kutxa ES27 3035 0037 44 0370007083) egin behar da, norberaren izena kontzeptuan jarrita, eta agiria Goiko estankoan utzi edo gure emailera helarazi (indamendi1@gmail.com).

Gogoratu mota honetako irteeratara joateko ezinbestekoa dela federatuta egotea edo aseguru bat edukitzea. Bestetik, COVID-19ak behartzen dituen prebentzio nehurriak bete behar ditugu.

 Animatu eta zatozte merezi du eta!