Indamendik asteburu honetan ekingo dio ikasturte berriari

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2020ko ira. 8a, 15:45

Ekaitza eta Loitzate mendiak lotzen dituen bidea egingo dute, Goizuetaraino. Irteeran parte hartzeko, ostiral eguerdia baino lehen eman behar da izena, Goiko estankoan.

Indamendin ere ekin diogu ikasturte berriari, legedia errespetatuz eta elkarteko zuzendaritzak ipinitako arautegi gehiagarriak betez. Datorren larunbatean, jendearen eskakizunei kasu eginez, egun osoko ibilbide paregabe batekin emango diogu hasiera. Mendaurreko mendialdean, Zubietatik abiatuta, beti albo batera uzten diren Ekaitza (1046m) eta Loitzate (1048m) mendiak lotzen dituen bidea egingo dugu Goizuetaraino. Nafarroako Bortziriak eta Malerreka bailarak bereizten dituen ibilbide honek 18 kilometro eta 1100 metrotako desnibel metatua ditu. Eguraldia ere lagun izango dugunez, animatu eta eman izena Goiko estankoan ostiral eguerdia baino lehen, edo deitu 943-86 03 57 telefonora. Irteera 7:30ean izango da Txomin Agirreko geltokitik. Autobusaren prezioa 13 eurokoa helduentzat, eta 7 eurokoa haurrentzat.

Neurri bereziak
Covid19ak arau bereziak hartzera behartzen gaitu. Horregatik, autobusaren eserlekuak momentuko arautegiaren arabera banatuko dira eta denek maskara jantzita ekarri behar dute. Horrez gain, Indamendi MBk taldeka banatzeko aukera du eta partaide denei gorputzeko tenperatura hartuko die autobusera sartu haurretik. Ezin izango du irteeran parte hartu 37.5ºtik gorakoa duenak.