Gorbea igoko dute Indamendikoak ekainaren 21ean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2020ko eka. 15a, 08:53

Arrakasta handiz igarotuta Castillo de la Poblacioneko irteera, beste txango bat eskaintzea erabaki dugu. Sanpedroetan ez dugu izango txango berezirik. Horregatik, datorren igandean, ekainaren 21ean Gorbeara goaz.

Euskal Herriko parke natural nagusienetako bateri izena emateaz gain, Bizkaia eta Arabako mendi garaiena da. Gure proposamena Arabako Sarriako aparkalekutik abiatzea da, eta bere 1.482 metrotaraino igotzea. Bere gurutze bereziaren azpian bazkaldu ondoren Saldropora jaitsiko gara autobusarekin elkartzeko (gogoratu bazkaria zoinean eramatea). Ibilaldiak 17.5 kilometro eta 1.000 metrotako desnibel metatua du. Mendi txango aparta egun pasa eder bat igarotzeko.  

Animatu zaitezte eta eman ezazue izena goiko estankoan edo 943-86-03-57 telefonoan ostiral eguerdia baino lehenago. Gogoratu autobusa Txomin Agirre geltokitik 7:30ean aterako dela eta ezinbestekoa dela maskarilla jantzita ekartzea autobuserako eta taldea elkartzen denerako. Prezioa 13 eurokoa helduentzako eta 7 euro umeentzako izango da, ohi bezela.