Indamendik egun osoko irteera egingo du hilaren 14an

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2020ko eka. 8a, 13:45

Araba aldera joko dugu asteburu honetan. Ostiral eguerdia baino lehen eman behar da izena irteeran parte hartzeko, Goiko estankoan.

Etxean gelditzeko denboraldia amaitzear den honetan, uda etorri aurretik, gure jarduerari ekingo diogu berriz ere. Arautegi zorrotza errespetatuz, datorren ekainak 14rako irteera antolatu dugu. Gure egutegiaren arabera Nafarroara joateko asmoa genuen, baina ezin denez, egin gabe gelditu zaigun beste irteera bat berreskuratuko dugu: Arabako Castillo De La Población. El León Dormido bezala ere ezaguna da urrutitik begiratuta bere siluetak hala dirudielako. 1.245 metroko garaierakin, Toloñoko mendialdean aurkitzen da. Gure ibilaldia Bernedoko herrian hasiko dugu. 16 kilometrotan zehar ibili eta 710 metrotako desnibela igo ondoren, Kripan herrian amaituko dugu. Irteera egun osokoa izango da.

COVID-19ak arau bereziak hartzera behartzen gaitu. Horregatik, autobusaren eserlekuak momentuko arautegiaren arabera banatuko ditugu, eta denek maskara jantzita ekarri beharko dute. Horrez gain, Indamendi MBk, taldeka banatzeko aukera izango du eta partaide denei gorputzeko tenperatura hartuko die autobusera sartu haurretik. Ez zaio autobusera sartzea onartuko 37.5ºtik gorakoa duenari.

Eragozpen guztiak albo batera utzita, merezi duen mendi irteera da. Animatzen zaretenok, gogoratu ostiral eguerdia baino lehenago Goiko estankoan izena eman behar dela, edota nahiago izanez gero, 943-86 03 57 telefonora deitu behar dela. Autobusa Txomin Agirre geltokitik 7:30ean aterako da. Helduek 13 euro ordaindu beharko dituzte, eta haurrek, 7.
 

Bertan ikusiko dugu elkar.