Martxoaren 15ean Unanua-Beriain-Uharte

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2020ko mar. 10a, 08:00

Oraingoan beste klasiko batekin gatozkizue, Beriain (1.493 m). Nafarroako mendien artean itxura ikusgarrienetakoa duenetako bat da, batez ere Arbizutik begiratuta.

Handia mendilerroko gainealdeko goi-lautada bereziaz gain, inguruko amildegiak eta San Donato baseliza ditugu ikuspegi amaiezinez inguratuta.

Datorren martxoaren 15ean, Unanuatik abiatutako igoerari ekingo diogu, gero jaitsiera, Huarte-Arakileko bidetik egiteko. Ibilbideak 10 kilometro bakarrik eduki arren, 863 metroko desnibel metatua du. Ez da arina, beraz, lau ordu beharko ditugu egiteko.

Animatzen zaretenok, ostiral eguerdia baino lehen izena eman dezakezue goiko estankoan edo 943-86 03 57 telefonoan. Gogoratu autobusa Txomin Agirre geltokitik 7:30ean aterako dela eta bere prezioa 7 eurokoa izango dela helduentzako eta 5 eurokoa umeentzat.