Martxoaren 1ean Txindokira goaz

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2020ko ots. 24a, 13:56

Aste Santurako Jerteko irteerak arrakasta handia izan du. Dagoeneko bete da gehieneko kopurua eta ezin dugu mendizale gehiago hartu bertarako. Baina ala ere, proposamen gehiago dituzue gure egutegian.

Esate baterako, datorren martxoak 1ean Txindokira goaz. Gipuzkoako Cervino bezala ezaguna den mendi zorrotz hau, 1.346 metrorekin, ez da Aralarreko garaiena baina bai bisitatuena. Guk proposatzen dugun goiz-buelta honetarako ibilbideak, Larraitzetik hasita, Txindokiri bira ematen dio.

Iparreko Muitzeko amildegitik eta urjauzien ondotik igoko gara, gero eta ezagunagoa den hegoaldeko bidetik jaisteko. Guztira 11 kilometro eta 1.063 metroko desnibel metatua ditu, lau ordu eta erdian egiteko modukoa.

Animatu zaitezte eta eman ezazue izena goiko estankoan edo 943-86 03 57 telefonoan ostiral eguerdia baino lehen. Gogoratu autobusa Txomin Agirre geltokitik 7:30ean aterako dela eta bere prezioa 7€koa helduentzat eta 5€ umeentzat izango dela.

Bertan ikusiko dugu elkar.