Badaiako mendialdean Ganalto eta Atxabalera goaz

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2020ko urt. 19a, 16:40

Datorren iganderako, urtarrilak 26, Arabako ibilbide eder bat dugu aurrez aurre. Badaiako mendialdea ezagutuko dugu.

Tontor apalak eduki arren Arabako lautada ezagutzeko aukera aparta dugu. Bidean, Cueva de los Goros ospetsua bisitako dugu, errekako urak ez badu zailtzen. Eta Ganaltoko tontorra (898m) ere bai, bertako garaiena eta ikuzpegi ederrak eskeintzen dituena. Bertatik jaitsi ondoren, bigarrengo erronka bati ekingo diogu, Atxabal (896m) mendia igotzeari, hain zuzen ere. Gain hau Zuiako bailaran ezaguna da bertako Oroko amabirjinaren santutegiagatik. Itzulerako autobusak bertan itxarongo gaitu.

Guztira 13 kilometro eta 584 metrotako desnibel metatua ditu goiz buelta honek, lau ordutan egiteko modukoa. Animatu zaitezte eta eman ezazue izena goiko estankoan edo 943860357 telefonoan, ostiral eguerdia baino lehenago. Gogoratu autobusa Txomin Agirre geltokitik 7:30ean aterako dela eta bere prezioa 7€koa helduentzat eta 5€ umeentzat izango dela.