Indamendik zozkatu du Gabonetako otarra

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2020ko urt. 7a, 08:30

Zozkatu dugu Indamendi MB mendizale elkarteko gabon otarra. Zenbaki saritua 5569 izan da.

Gure otarraren txartel saridunaren jabea baldin bazara, zorionak!. Bi otarra eta 1.000 euro eskudirutan irabazi dituzu. Bidali email bat gure elkartera: indamendi1@gmail.com.

Edo bestela, deitu gaitzazu telefonoz 943-57 76 17 asteazkenetan 19:00etatik 20:00etara bitartean. Ez utzi gerorako, hamabost egunetan, otarra ordezko zenbakia (5899) duenari emango baitzaio.

Bide batez, mila esker zozketan parte hartu duzuen zumaiar guztiei. Zuei esker mendizaletasuna bultzatzeko ekimenak antolatzen jarraituko dugu, herritar guztiei kirol eder hau errezteko helburuakin.