Arbelaitzera joango dira Indamendikoak igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia

Asteburu honetan ere mendira goaz. Udazkeneko urtaroa aprobetxatu nahian, irteera ugari ditugu gure egutegian. Jarraian datorkiguna, igande honetan izango da, urriaren 13an, Arbelaitzera, hain zuzen ere.

Aitzgorri-Aratz parke naturaleko tontor sonatuetako bat da. Bere 1.506 metrorekin, Aitzgorriren itzalpean bisitari gutxiago izan arren, bide ederrak eta erronka gogorra eskeintzen dizkigu. Ibilbidea Barrendiolako urtegian hasiko dugu. Bide maldatsu baten bitartez Biozkoma lepora iritsiko gara. Bertatik, lehen mailako Artzanburu (1.359) tontorretik igarota, eta mendilerroa jarraituz, Arbelaitzera iritsiko gara. Gu Atxurira jarraitu beharrean Zegamaruntz jaitsiko gara bide desberdinak esploratuz.

Ibilbideak 16 kilometro luzera eta 900 metroko desnibela du, eta bera betetzeko sei ordu inguru beharko ditugu. Animatzen zaretenok goiko estankoan (943 86 03 57) izena eman behar duzue ostiral eguerdia baino lehen. Txomin Agirreko geltokitik 7:30ean aterako gara. Autobuseko prezioak ohikoak izango dira: 13€ helduentzat eta 7€ umeentzat.

Animatu zaitezte, merezi du eta!