Arxuria eta Ibantelira joango da Indamendi denboraldiko lehen mendi irteeran

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2019ko ira. 16a, 09:13

Ikasturtea hasteko ibilaldi aparta dakarkizuegu. Datorren igandean, irailak 22, Zugarramurditik abiatuta, Arxuria eta Ibanteli/Labega tontorretatik zehar, Berara doan bidea egitera goaz.

Arxuria, bere 752 metroekin, bietatik garaiena da. Bere izena, bustia eta eguzkipean dagoenean duen disdiragatik du (arri-txuria edo erdaraz Peñaplata). Lapurdi eta Nafarroaren bitarteko mugatik doan ibilbidea, guztira 20 kilometro eta 530 metrotako desnibelarekin, 6 ordutan beteko genuke. Mendi ertainak izan arren metatutako igoera ez da edonolakoa, 1.085 metrokoa alegia. Ibilbidearen luzeragatik jatordua motxilan eramatea komeni da. Beraz, egun osoko irteera izango da.

Animatzen zaretenok goiko estankoan (943860357) izena eman behar duzue ostiral eguerdia baino lehen. Txomin Agirreko geltokitik 7:30ean aterako gara. Autobuseko prezioak ohikoak izango dira: 13€ helduak eta 7€ umeak.

Animatu zaitezte, merezi du eta!