Karakaterako mendi irteera egingo da larunbatean eskola kirola ekimenaren baitan

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2019ko mai. 28a, 08:28

Asteburu honetan, ekainaren 1ean, mendi irteera dugu eskola kirola ekimenaren barruan. Ikasturtea amaitu aurretik azkeneko txangoa izango da. Horretarako ibilbide polit bat prestatu dizuegu: Karakatera igotzea.

Bertara joan denak bide zuzena ezagutuko du, baina oraingo honetan GRa eta pagadi batzutatik zehar doan ibilbide zirkularra eskaintzen dizuegu. Guztira 10 kilometro dituen ibilbidea Elgoibar herritik abiatu eta bertan amaitzen da. Horregatik, garraio publikoa erabiliz egingo ditugu joan-etorriak.

Larunbatean, Euskotreneko geltokian bilduko gara 8:30etako trena hartzeko (garaiz etorri, trenak ez baitu itxoiten). Bakoitzak bere txartela ordaintzeko prestatuta etortzea komeni da, ilararik ez zortzeko. Goiz buelta da, baina itzultzeko ordua hartzen dugun trenaren arabera izango da. Autobuseko eserleku kopuruak ez duenez ezer baldintzatzen, gogoratu edozein heldu ere etor daitekela.

Animatu zaitezte eta emaiozue izena zuen eskolako kirol arduradunari. Mendi handia da, baina aurrekoetan gazteek beraien maila erakutsi dute. Ea gurasoak nola moldatzen diren.

Bertan ikusiko dugu elkar.