Lapurdira doa Indamendi igandean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2019ko mai. 6a, 15:29

Santelmoak pasa dira, eta berriro kirola egiteari ekin behar diogu. Horretarako, egun osoko irteera bat proposatzen dizuegu. Datorren igandean, Maiatzak 12, Lapurdira goaz.

Ainhoa herritik abiatuta, Erebil (580m), Atxulegi bezala ezagutzen den Soporro (616m), garaiera handiena duen Bizkailuze edo Bizkarluze (702m) eta Gorospil (694m) mendietatik zehar Dantxarinearaino doan ibilbidea egingo dugu. Nafarroa eta Lapurdiren muga egiten duen mendilerro honek interes handiko txokoak ditu. Belarrez estalitako bide honek, begirada jeitsi gabe, denak ikusi eta bertako ikuzpegi zabalaz gozatzen lagunduko digu.

Txango honek 15.5 kilometro eta 600 metroko desnibela du, eta egiteko bost ordu beharko ditugu. Autobusa Txomin Agirreko geltokitik 7:30ean aterako da, ohi bezala, eta bere prezioa 13€ helduentzat eta 7€ umeentzat izango da. Animatzen zaretenok goiko estankoan (943 860 357) izena eman behar duzue ostiral eguerdia baino lehen.