Udalaitzera egingo du irteera igandean Indamendik

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2019ko mar. 18a, 09:19

Gipuzkoa eta Bizkaiaren artean kokatutako mendi honek ikuspegi guztietatik ederra dirudi. Betidanik Mariren bizileku eta aspladi monastegi baten kokaleku izandakoa, gaur egun euskal mendizaleen ezinbesteko tontorra bihurtu da. 

Kanpazar mendatetik abiatuko dira. Goikaldean gurutzea nabarmentzen da lehendabizi, baina ez dago tontor garaienean. Ibilbideak mendebaldetik Besaideranzko jaitsierara eramango ditu, handik GR121a jarraituz Udala auzoan amaitzeko. Guztira 11 kilometroko ibilbidea izango da, 600 metroko desnibelarekin, eta lau ordutan egitea espero dute. 

Autobusa Txomin Agirretik abiatuko da 7:30ean. Goiko estankoan eman daiteke izena (943 86 03 57), ostiral eguerdia baino lehen. Helduek 7 euroren prezioan har dezakete parte, eta 5 euro ordaindu beharko dituzte haurrek.