325 haurrek hartu dute parte Zumaian egindako ibilaldi neurtuan

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2019ko mar. 11a, 16:48

Gipuzkoako zonalde honetako haurren ibilaldi neurtua egin zen atzo Zumaian, Indamendi bazkunak antolatuta. 325 umek hartu zuten parte mendizaletasuna sustatzea helburu duen ekimen honetan. 

Eskola eta herri hauetatik etorri ziren atzoko ibilaldian parte hartu zuten haurrak:

  • Zumaiako Herri Eskola: 142
  • Xabier Munibe Ikastola (Azkoitia): 37
  • Zestoa:19
  • Jakintza (Donostia): 25
  • Karmelo Etxegarai (Azpeitia): 15
  • Orokieta (Zarautz): 14
  • Zaldibiko Herri Eskola: 12
  • Zumaiena (Zumaia): 11
  • Floreaga Ikastetxea (Azkoitia): 11
  • Salbatore Mitxelena Ikastola (Zarautz): 11
  • Orioko Ikastola. 10
  • Zaragueta (Orio): 7
  • Antoniano Ikastetxea (Zarautz): 5
  • Basakaitz (Aizarnazabal): 3
  • Iraurgi (Azpeitia): 3

Foru Aldundiaren, Udalaren, Eroskiren eta herriko hainbat boluntarioei esker, arrakasta handiz igaro zen eguna. Eskualdeko eta inguruko umez bete ditugu gure herriko bideak, mendizaletasunean hezi eta etorkizunean ere mendiaz gozatzen jarrai dezaten.

Indamendi M.B.ren aldetik mila esker parte hartu duzuen guztioi.