Zumaiako ibilaldi neurtua, martxoaren 10ean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2019ko mar. 4a, 11:41

Igande honetan eskolarteko mendizaletasuna ekimenaren barrua, hitzordua izango da Zumaian. Bailarako ibilaldi neurtua Zumaian egingo da. 

Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Mendi Federazioak bultzatutako ekimen hau, kirol egutegiaren barruan nabarmentzeko modukoa da. Urtean behin egiteaz gain, herri desberdinetako umeak biltzen baititu. Herriko mendizale elkarteak antolatu behar izaten duenez, aurten, Indamendi M.B.ri egokitu zaigu.

Elorriaga ingurura eramango ditugu herriko umeak eta bisitariak. Ibilbidean zehar gure hainbat harribitxi erakutsiaz; Sanjuaniturria, San Pedro parrokia, San Telmo, Algorri, Elorriaga, Baratzazaharra miradorea, Foronda, etab.

Beraz, gonbidatuta zaudete mendizale gazte guztiok gure ibilbidea egitera. Izena eman iezaiozue zuen eskolako kirol arduradunari.