Aitzorrotzera, otsailaren 23an, eskola kiroleko irteeran

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2019ko ots. 20a, 09:00

Otsailaren 23an, eskola kirola ekimenaren barruan, Aitzorrotzera goaz. Bai, errepidetik hainbestetan ikusi dugun tontor ikusgarri horretara.

Behealdetik begiratuta ikusgarria bada, pentsa goitik dagoen ikuspegia nolakoa izango den. Ibilbideak 8,5 kilometro eta 450 metroko desnibela ditu. Jaisterakoan Dorletako ermitatik pasako gara, eta Leintz Gatzagako herri txiki bezain politean amaituko dugu. Eguerdiko ordubietarako Zumaian bueltan egongo gara.

Izenak eskola kiroleko arduradunari emango zaizkio. Autobusean egingo da joan-etorria, eta prezioa, helduentzako, 7 eurokoa izango da, eta umeentzako 5koa. Txomin Agirreko geltokitik 8:30ean aterako da, eta eskolatik izena emandakoek lehentasuna izan arren, edonor joan daiteke eserlekuak bete arte.