Kurutzebakarra eta Elosumendi igoko dituzte Indamendikoek otsailaren 17an

Erabiltzailearen aurpegia

Igande honetako irteeran ez gara herritik asko urrunduko. Azkoitiko Urrategi ermitatik abiatuta, Kakuetatik Irimora doan mendilerroko zati batetik ibiliko gara. 

Gure ibilbideak Hirukurutzeta, Kurutzebakarra (898m) eta Elosumenditik (875m) eramango gaitu. Medilerro honek ospe handia du historia aurreko tumulo ugari dituelako. Baina, guztien gainetik, Arribirilletako zutarria eta dolmena dira ikusgarrienak. Goiz buelta honek, pagadi eta txoko ederrez gain, 100 mendi lehiaketarako bi gailur ditu. Bere 11 kilometro eta 560 metroko desnibelarekin lau ordutan egitea espero dugu.

Animatzen zaretenak goiko estankoan (943 860 357) apuntatu behar zarete ostiral eguardia baino lehen. Goizeko 7:30ean irtengo da autobusa Txomin Agirreko geltokitik. Autobusaren prezioa 7€koa helduentzat eta 5€koa gazteentzat izango da.

Animo, bertan ikusiko gara.