Indiagana eta Itxogana bisitatuko dituzte datorren igandean Indamendiko kideek

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2019ko urt. 28a, 10:27

Irteeran parte hartzeko, ostiral eguerdia baino lehenago eman behar da izena, goiko estankoan. 

Datorren igandean, otsailaren 3an, Arabara joko dute Indamendiko kideek. Ulibarri Jauregitik abiatuko dira, Vasconavarro burdinbidetik hasi eta Jauregi urtegitik gero, Santa Isabel baselizarako bidea hartuz. Indaganara (1098 metro) iritsiko dira ondoren, pagadi eta artadien artetik. Itxoganara (1063 metro) joko dute handik. Azkenik, San Bitor baseliza bisitatuko dute. 11 kilometrotako luzera eta 450 metroko desnibela du ibilbideak, eta lau ordutan egiteko modukoa da. Irteeran parte hartzeko, ostiral eguerdia baino lehenago eman behar da izena, goiko estankoan (943 86 03 57). Helduek 7 euro ordaindu beharko dute, eta haurrek, 5. Txomin Agirreko geltokitik irtengo da busa, 7:30ean.