Agertu da Indamendi elkarteko otarraren irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2019ko urt. 9a, 14:29

Urtero bezala, otarra zozkatu du Indamendik Gabon garaiarekin batera. Otarraren aurtengo irabazlea Maite Etxabe izan da. Berarentzako izango da Odriozola Ardoakek prestatu eta 800 euroko balioa duen otarra, eta baita ere 1.000 euro esku dirutan. 

Mila esker zozketan parte hartu duzuen guztioi. Zuei esker herriko mendizaletasuna bultzatzen jarraitu dugu. Heldu eta gazteentzat, kirol honetako jardueratara bideratutako lanetan jarraituko dugu. Urtea hasteko, igande honetan Nafarroako Oteizoianara goaz. Zatoz gurekin!