Oteitzoianara joango dira igandean Inda Mendikoak

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2019ko urt. 7a, 10:12

Nafarroako Bortzirietako Oteitzoiana mendira joango dira urtarrilaren 13an, igandean, Inda Mendi Elkarteko lagunak.

Ospakizunak amaituta berriro gure mendizaletasunari bidea emateko ordua heldu zaigu. Denboraldiari hasiera emateko, datorren igandean, urtarrilaren 13an, Nafarroako Bortzirietako Oteitzoiana mendira goaz. Bere 685 metrokin ez da inguruko garainetakoa, baina ederra da eta altxorrez beteta dago. Sunbillatik abiatuta, dolmena, bunkerra eta putreak gustoko dituzten behatokietatik pasako gara Narbarte herriraino. Guztira 11 kilometro, 570 metroko desnibela eta lau orduko iraupena duen ibilbidea da. Egun erdiko irteera honetara joateko izena eman behar da goiko estankoan (943-86 03 57) ostiral eguerdia baino lehen. Goizeko 7:30ean abiatuko gara Txomin Agirreko autobus geltokitik. Prezio berria egongo da aurten: 7€ helduentzat eta 5€ umeentzat.

Zenbaki sariduna

Inda Mendiko Gabonetako otarraren zenbaki sariduna honako hau izan da: 1.299. Ordezko zenbakia, berriz, 5.538.