Indamendik urteko batzar nagusia egingo du gaur

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2018ko abe. 18a, 08:24

Indamendi mendi bazkunak urteko batzar nagusia egingo du gaur. 19:00etan izango da batzarra, Zaharretxeko bigarren solairuan. 

Urtero bezala, elkarteko kontuei, xehetasunei eta etorkizunari buruz hitz egingo dute. Eguneko gai ordenean honako puntuak jasotzen dira:

  • Urteko balantzea.
  • Egutegi berria.
  • Tarifa berriak.
  • Zuzendaritzako partaideak, etab.     

Indamendi mendi bazkunak zumaiarren mendizaletasunerako beharrak betetzen jarraitzeko asmoarekin dirau. Horretarako zuen partaidetza eskatzen dugu, zuen ekarpenekin, lan hau hobeto burutu dezagun. Ohitura den bezala, beheko plazako Jubilatuen Etxeko bigarren solairuan izango da. Arratsaldeko 19:00etan bertan espero zaituztegu.

Bide batez gogorarazi nahi dizuegu, abenduak 19tik aurrera federatzeko dokumentazio berria eskuragai izango duzuela webgunean. Federazioak berrikuntza handiak egin ditu gaurkotzeko. Horregatik azalpenik behar izanez gero, ez eduki zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko.