Denboraldi amaierako irteera antolatu du Indamendik abenduaren 15erako

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2018ko abe. 8a, 13:00

Denboraldia behar bezala amaitu eta urtea agurtzeko, denok elkartzeko egun bat prestatu dizuegu. Urtero bezala, bazkaria duen urteko azken mendi ibilbidea egingo dugu, abenduaren 15ean.

 
Gogoratu denok gonbidatuta zaudetela Indamendi M.B.ren denboraldi bukaerako irteerara. Cerredora joango gara abenduaren 15ean. Ondoren, Islareseko Arenillas jatetxean bazkalduko dugu. Egun osoko ospakizuna izango da, beraz. Helduek 40 euroren truke eman dezakete izena, eta 30 euroko prezioa izango dute haurrek (bazkaria eta autobusa barne). Elkarteko diruan sartu behar da dirua (Euskadiko Kutxa ES27 3035 0037 44 0370007083), eta bidali ordainagiria izena ondo zehaztuta.
 
Merezi duen mendi irteera eta lagunarteko bazkari jatorra prestatu dizuegu. Animatu zaitezte. Bestetik, gogoratu astelehenean amaitzen dela izena emateko epea. 
  Animatu, garaiz zabiltzate eta.
  Bertan ikusiko gara.