Denboraldi bukaerako bazkarirako izena emateko epea zabaldu du Indamendik

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2018ko aza. 29a, 08:02

Denboraldia amaitzera dihoalako eta modu egokian urtea agurtzeko, denok elkartzeko egun bat prestatu dizuegu. Urtero bezala, bazkaria duen urteko azken mendi ibilbidea egingo dugu. Abenduak 16an egingo da. 

Aurten Cantabriako Cerredoko kaskora goaz, Allendelaguatik abiatuta. Itsasertzeko mendi hau inguruko garaiena da eta bakarra kostatik hain hurbil; 637 metrotaraino heltzen da. Ikuspegi ederrak ziurtatuta daude. 

11 kilometro eta 600 metroko desnibela gainditutakoan Islaresera jaitsiko gara. Bertan ospakizuneko bigarren partea baitugu. “Arenillas” jatetxe ospetsuan, guretzako bereziki prestatuko diguten bazkariaz gozatuko dugu. Beraz, bazkide eta lagun guztiei zuzendutago plan paregabea duzue.

Jatetxeko erreserba zehazteko, bilduko garenon kopurua jakin beharra dugu. Horregatik, etorriko zaretenok elkarteko kontuan honako ditu kopurua sartu beharko duzue: 40 euro helduek eta 30 euro. Kopuru horretan jatetxea eta autobusa sartzen dira. Gogoratu izena ipintzea ingresoan.

Indamendiren kontu korrontea hau da: Laboral Kutxa ES27 3035 0037 44 0370007083.

Abenduko 9a arte dago izen emateko epea irekita. Agiria goiko estankoan utzi edo gure emailera helarazi dezakezue (indamendi1@gmail.com).

Elkarteko zuzendaritzak, oraingo eta betiko mendizaleei deitzen zaituztegu lagunarte jatorrean ospatu dezagun.