Abenduaren 2an Listorretatik Aldura-Zaria-Munagirre

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2018ko aza. 26a, 08:47

Abenduan sartuta, denboraldia amaitu aurretik, mendibuelta eder hau proposatzen dizuegu. Abenduaren 2an, Listorretatik abiatuta, Aldura, Zaria eta Munagirre lehen mailako mendietatik doan bidea gurekin egitera gonbidatzen zaituztegu.

Gipuzkoan kokatuta, Igorrin-Bianditz mendilerrotik zehar doa zailtasun gabeko ibilbide hau. Bere 11.5 kilometro eta 600 metroko desnibelarekin lau ordu azpitik egiteko modukoa da.

Animatzen zaretenok goiko estankoan (943860357) apuntatu zaitezkete ostiral eguerdia baino lehenago. Autobusa, Txomin Agirreko geltokitik 7:30ean aterako da eta bere prezioa 6 eurokoa izango da helduentzat eta 4 eurokoa umeentzat.