Azaroaren 11ean Lagartera goaz

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2018ko aza. 5a, 09:15

Ordutegia aldatuta eta negu giroa atean dugula egun erdiko irteerak egiten hasiko gara. Horretarako Berastegi ingurua aproposa da. Igandean, azaroaren 11 n bertako Lagarte (807m) mendia igotzea proposatzen dizuegu. 

Prestatu dugun 15 kilometroko ibilbide honetan bailarako ikuspegi ederrenak ikusiko ditugu. Berastegitik abiatuta Erroizpe-Uli mendilerrotik joango gara, eta Aldamuño, Arburu-Gaztelu, Gazteluhaitz eta Iturregi tontorren ondotik pasako gara 4 orduko ibilbide honetan.

Animatzen zaretenok goiko estankoan (943 860 357) apunta zaitezkete ostiral eguerdia baino lehen. Autobusa goizeko 7:30ean aterako da Garoa tabernaren aurretik, eta bere prezioa 6€ helduentzat eta 4€ umeentzat izaten jarraituko du.