Kurutzebakarra-Elosumendi-Irimo, urriaren 28an

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2018ko urr. 23a, 09:35

Pasa den igandean Villabonan egindako Finalista Egunean gozatu ondoren, igande honetan, urriaren 28an, Elosu inguruko mendietara joango gara, Kakuetatik Iirimora doa mendilerroko zati bat ezagutzera, hain zuzen ere.

Azkoitiko Urrategi baselizatik abiatuta, Hirukurutzetara (895 metro) igoko gara. Kondairak dio bertan urrezko kanpai bat lurperatuta dagoela. Baina, bere bila aritutakoak lurpeko mamu batekin topatzen omen ziren. Inguruan hainbat dolmen eta tumulo eskura ditugu, eta baita ere, 100 mendi lehiaketarako balio duten gailurrak.

Gure ibilbidean KURUTZEBAKARRA (898 metro), ELOSUMENDI/KEIXETA (875 metro) eta denbora ematen badigu IRIMO (897 metro) menditik pasako gara Urretxuko Sta Barbarako bidean.

Ibilbideak 18km eta 550 metroko aldapa du. Denborarik ez balu emango dena egiteko Gorlan amaitutzat emango genuke goiz buelta hau.

Animatzen zaretenok, goiko estankoan (943860357) apuntatu behar zarete ostiral eguerdia baino lehen. Goizeko 7:30ean Garoa aurreko geltokitik irtengo da autobusa. Autobusaren prezioa 6€ helduentzat eta 4€ gazteentzat jarraituko du izaten.
 
Animo, bertan ikusiko gara.