Jaizkibeleko itsaslabarrak zeharkatzera, ekainaren 17an

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2018ko eka. 11a, 09:09

Gipuzkoatik atera gabe, bertako ibilbide berezienetako bat egitera goaz datorren igandean (ekainak 17). Jaizkibeleko itsaslabarretatik zehar, Hondarribitik Pasai Donibanera doan ibilbide ospetsua alegia. Altxorrez beteta dagoen ibilbidea da. Horien artean ikusgarriena itsasoak eta haizeak moldatutako haitzak, eta ez ahaztu itsasertzeko etengabeko ikuzpegi ederra.

Ez da bide erraza, malda laburrak izan arren etengabeko igoera-jeitsierak dituelako. Horregatik bere 21 kilometro egiteko 7 edo 8 ordu beharko ditugu. Jatordua bideko punturen batetan egiteko janaria soinean eraman beharko da. Garrantzitsua da baita ere ur ugari eramatea (2 edo 3 litro) bidean iturririk ez dagoelako. Guzti honengatik, umeentzat desegokia iruditzen zaigu.

Gurekin etorri nahi duzuenak goiko estankoan apunta zaitezkete edo 943 860 357 telefonora deitu dezakezue ostiral eguardia baino lehen. Egun osoko irteera honetara, goizeko 7.30ean autobus geltokitik abiatuko gara. Prezioak ohikoak dira; helduak 12€ eta umeak 6€.

Gogoratu Sanpedroetako irteerako izena emateko epea irekita dagoela ekainaren 18ra arte. Aukera ederra Burgos eta Kantabriaren tarteko lurraldea ezagutzeko. Informazio gehiago, gure webgunean;
http://www.indamendimb.eus/burgos-cantabria-san-pedrotan.

Animo, igandean ikusiko dugu elkar.