Jurramendirako irteera antolatu du Indamendik ekainaren 3rako

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2018ko mai. 29a, 11:30

Indamendi eguna ederki ospatu ondoren, datorren asteburuan, ekainaren 3an, Jurramendira goaz. Lizarraldeko mendi hau, bere 1.045 metrotako garaierakin, Nafarroako erdialdea eta Erribera bereizten dituen muga naturala da. Dituen ikuspegi zabalengatik Karlisten ekintzetako kontrolgunea izan zen, eta bere oinordekoentzat mendi sakratua da. 

Iratxeko monasteriotik abiatuko gara, eta "gurutze bidea" eginez San Ciprianoko ermita ikusiko dugu. Hainbat tontor eta gurutzeren ondoren Jurramendiko puntu garaienera helduko gara. Jaitsiera Monjardinerantz eginez, bertako gaztelurako igoerakin amaituko dugu. Guztira 15 kilometroko luzera eta 500 metroko desnibela du. Bost ordutan egiteko asmoarekin egun osoko irteera izango da.

Beti bezala, goizeko 7.30ean autobus geltokitik aterako gara. Animatzen zaretenok izenak goiko estankoan (943 860 357) eman ostiral eguerdia baino lehen. Prezioak betikoak izango dira: helduek 12€ eta umeak 6€.   

Animo, bertan ikusiko gara.