Burgosera eta Kantabriara joango dira Indamendikoak sanpedroetan

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2018ko mai. 16a, 11:20

Aurtengo bigarrengo irteera luzea prestatzen gabiltza, San Pedro jaietakoa alegia. Eta oraingoan Burgos eta Kantabria arteko mugan dauden hiru ibilbide aukeratu ditugu, La Montaña Pasiega bezela ezaguna dan lurraldean. Castro Valnera, Pico la Miel, Motas del Parrdo, El Cotero, Peña Lusa eta La Inmuniatik zehar dihoaztenak. Ez dago urruti eta bidai honetan denak ikusten saituko gara.

Irteera, San Pedro bezperan da, ekainak 28an (ordua zehaztuko da). Gaua pasa ondoren lehenbiziko ibilbidea egingo dugu. Horrela hiru egunetan hiru ibilbide eginda, uztailaren 1ean, Espinosa de los Monteros herrian talde bazkariarekin amaituko da bidaia.

Indamendi M.B.ren esku dago bidaiko autobusa, Plati Hotela (Villa Arcayon) mantenu erdian eta azken eguneko talde bazkaria. Hori guztia 205 eurogatik bazkideentzat eta gainontzekoentzat 230 eurogatik. Gogoratu ezin bestekoa dela aseguratuta egotea (federatuta edo seguru partikularrarekin) mendi elkarteak ezin duelako hartu bere gain bidaiariaren ardura. Izena emateko epea Maiatzaren 14tik ekainaren 18ra arte izango da. Beti bezala diru sarrera Laboral Kutxa ES27 3035 0037 44 0370007083 kontuan egin behar da. Izena jarri ahaztu gabe. Agiria, goiko estakoan utzi edo bestela bidali dezakezue indamendi1@gmail.com helbidera. 

Animo, merezi du eta!