Indamendi eguna egingo da igandean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2018ko mai. 14a, 08:49

Urtero bezala, maiatzeko hirugarren igandean, Indamendi Eguna ospatuko dugu. Herriko mendi elkarteak bere egun handira gonbidatzen zaituzte. 

Oraingoan ere, goizeko 9:00etan taxi geltokitik abiatuko gara. Ibilbide polit hau eginez Indamendiren 455 metroko garaiera gaindituko dugu. Guztira 11 kilometrotako luzera duen ibilbide hau, gazte naiz helduek erraz egin dezakete.

Ondoren, Elkano auzoan bilduko gara festatxoa egiteko. Bertara agertzen zaretenok salda eta pintxoa jateko aukera izango dezue, baita zozkatuko diren hainbat opari lortzeko ere. Gainera, hainbat sari banatzeko aprobetxatuko dugu. Alde batetik, 'Finalista' lehia barruan, zumaiar mendizale gazteei, eta bestetik, '100 mendi' lehia burutu duten helduei. Zumaiara itzultzeko autobusa egongo da nahi duenarentzat.

Animatu zaitezte, bertan ikusiko dugu elkar!