Lekanda mendia igoko dute Indamendikoek igandean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2018ko api. 30a, 08:27
Aratzeko irteera arrakastatsuaren ondoren, Euskal Herriko beste gailur mitiko bat igotzera gonbidatzen zaituztegu. Bizkaiko Lekanda (1309 m.) da gure proposamena. Gorbeiako Itxina mendiguneko gailur garaiena da. Gaztelua balitz bezala bertara inguratzeko aukera gutxi uzten ditu, denen artean Atxularren Begia delarik ospetsuena. Bera zeharkatu ondoren kobazulo, leize, pago, eta bidezidorrez betetako paisai erakargarri bat topatuko degu. 

Urigoititik abiatuta, Atxular Begitik sartuko gara Itxiña barrenera. Lekanda puntako ikuzpegia gozatu ondoren Arrabako zelaietara Kargalekutik jeitsiko gara. Jarraian, Zanburuko (794 m.) goi-lautadatik pasatuta, Arratiako Zeanurin bukatuko zaigu ibilbidea. Guztira 17km, 800 metroko malda eta 5 edo 6 orduko martxa da.

Egun osoko irteera hau maiatzaren 6an izango da eta goizeko 7.30ean autobus geltokitik aterako da. Bertara joateko izena eman goiko estankoan (943860357) ostiral eguerdia baino lehen. Prezioak beti bezela; helduak 12€ eta umeak 6€ izango dira.

Animo, bertan ikusiko dugu elkar.