Apirilaren 22an Aratzera Indamendirekin

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2018ko api. 16a, 08:44

San Telmotako festa giroa ahaztu gabe, martxan ipintzeko ordua heldu zaigu. Horretarako Aratz (1.445m) igotzera goaz. Altzania bezala ezaguna den inguruko gailur garaiena da. Aitzgorri ondotik joango gara San Adrianeko pasabidea zeharkatuta. Tontorrera igo ondoren jeitsiera Araiararte (Araba) egingo dugu Zirautzako sorburutik igarota. 

Txango honek 17 kilometroko luzera, 800 bat metroko desnibela eta 5 eta 6 ordu bitarteko iraupena izango du. Irteera hau apirilaren 22an eta egun osorako izango da. Goizeko 7.30ean autobus geltokitik abiatuko gara. Horretarako izenak eman goiko estankoan (943860357) ostiral eguerdia baino lehen. Prezioak beti bezela; helduak 12€ eta umeak 6€.