Zumaiako Bira egingo da igandean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2018ko mar. 19a, 08:52

Aste Santuaren aurretik, tradizioa jarraituz, 'Zumaia bira' egingo dugu. Datorren igandean egingo da, martxoak 25), heldu eta gazteentzat egokia den ibilbidea. 

Horretarako, beheko plazan bilduko gara 9:00etan abiatzeko. Oraingo hontan aurretik apuntatu beharrik ez dago, goiz jaiki beharrik ere ez, gainera etxe ondoan da, beraz… gure herriko ibilbide polit hau ez gozatzeko ez dago aitzakiarik. Bertan espero zaituztegu.