Alacanteko bidaiarako izenak emateko epea martxoaren 12an amaituko da.

Erabiltzailearen aurpegia

Indamendiko mendizaleak Alacantera joango dira Aste Santuko irteeran. Han dauden ibilbide ederretatik hauek aukeratu ditugu: Berniari bira bat, Puig Campana, Vall de Lagar (Barranco de los infiernos), Cabeço d'Or, etab. Izenak emateko epea martxoaren 12an ixten da. 

Martxoak 29an abiatuko ginake. Ohikoa den bezala, autobusa Garoa tabernaren parean hartuko dugu. Bidean, bazkaltzeko atsedena hartuko dugu Segorven. La Nucia da gure helmuga. Bertan dagoen Hostal Sunami izango da gure kanpamendu nagusia. Eguraldiaren eta beste faktore batzuen arabera, hiru egun horietan hiru ibilbide egingo ditugu, beti ere hautatutako aukeren artean. Apirila 2an izango da itzulerako bidaia, eta tartean lagunarteko beste bazkari bat egingo dugu.

Prezioak honako hauek izango dira: bazkideentzat 300€ eta bazkide ez direnenentzat 325€. Prezio honetan bidaia, lau eguneko pentsio erdia, eta joan etorriko bazkariak sartzen dira. Mendian ibiltzeko janaria norberaren kontura da.

Izena emateko epea martxoaren 12ra artekoa da. Beti bezala diru sarrera Laboral Lutxako ES27 3035 0037 44 0370007083 kontuan egin behar da, izena jarriz ahaztu gabe. Agiria, Goiko estakoan utzi edo bestela emailez bidali indamendi1@gmail.com helbidera.

Animatu eta heldu paregabeko eskaintza honi.