Aste Santuan Alacantera Indamendirekin

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2018ko ots. 5a, 08:48

Autengo Aste Santuko irteera Alacantera egitea proposatzen dizuegu. Prestaketak egiten gabiltzanez, taldea osatu behar dugu lehenbizi. 

Bertan ditugun hainbat ibilbide ederretatik hauek aukeratu ditugu: Berniara bira bat, Puig Campana, Vall de Laguar (Barranco de los infiernos), Cabeço d´Or, etab. Denek egiteko modukoak baina gutxiren eskura. Aukera bazterrezina.

Martxoaren 29an abiatuko ginake, autobusa hartuta beti bezala Garoaren aurreko geltokian. Bidean, atseden tartea bazkaltzeko aprobetxatuko genuke Segorven. La Nucia da gure helmuga. Bertan dugu Hostal Sunami gure kanpamendu nagusia. Hiru egunetan, hiru ibilbide egingo dira dauden aukeretatik (eguraldia, etab.en arabera). Eta apirilaren 2an itzulera bidaia egingo dugu, lagunarteko beste bazkari batekin atseden hartuta.

Prezioak honako hauek izango dira: Bazkideak 300€ eta bazkide ez direnak 325€. Prezio honetan bidaia, lau eguneko pentsio erdia, eta joan etorriko bazkariak sartzen dira. Mendian ibiltzeko janaria norberaren kontura da. Izena emateko epea Otsailak 5etik Matxoak 12artekoa da. Beti bezala diru sarrera Laboral Kutxako ES27 3035 0037 44 0370007083 kontuan egin behar da, izena jarriz ahaztu gabe. Agiria, Goiko estakoan utzi edo bestela emailez bidali (indamendi1@gmail.com) helbide horretara. Animo, zuen zain gaude.

Irteerako informazio gehiago hemen duzue.