Otsailaren 4an, Zarateaitzera

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2018ko urt. 29a, 08:20

Atsedenik hartu gabe, datorren iganderako (otsailak 4) Zarateaitz (487m) mendia bisitatzea proposatzen dizuegu. Andatzako mendialdearen parte da, eta bere ondoko Zarate lepoa, garai bateko pasabide ezinbeztekoa zen. 

Plana honako hau da: goizeko 7:30ean aterako gara Txomin Agirre kaitik Zizurkil herriraino. Bertatik abiatuta, 6 kilometroko igoera batez gailurrera helduko gara. Bertan hamaiketakoa eginda, jaitsierak Andoain herrira eramango gaitu.

Irteera honek 14km-ko luzera, 593 metroko desnibela eta 4 orduko iraupena izango du. Izena emateko, goiko estankora deitu behar duzue (943 860 357) ostiral eguerdia baino lehen. Prezioak, beti bezala, honako hauek dira: 6€ helduak eta 4€ umeak. Animatu, ea eguraldia lagun degun eta jende asko elkartzen geran!!