Inda-Mendik urteko batzar orokorra egingo du bihar

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2017ko abe. 18a, 10:15

Asteburu honetan denboraldia agurtu dugu, S.Cristobal mendian eta Bastidan bazkalduz. Mendizaleok, orain, beste hitzordu bat dugu: Batzar Orokorra.

Bihar abenduak 19an ohiko batzar orokorra egingo dugu. Aurten ere beheko plazako Jubilatuen Etxean izango da, bigarren solairuan. Lehen deialdia arratsaldeko 18:45ean izango da eta bigarrena 19:00etan.

Gai zerrenda:

  1. Aurreko aktaren onarpena
  2. Diru kontuak
  3. 2017ean egindako irteerak
  4. 2018erako egutegia
  5. Lizentziak berritzeko garaia
  6. Direktiba aldaketa
  7. Galderak eta iradokizunak

Zuen partaidetza espero dugu. Mila esker.