Inda-Mendi Toloñora joango da igandean, urteko azken irteeran

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2017ko abe. 11a, 10:07

Heldu zaigu aurtengo azken irteera. Igandean, abenduaren 17an, Arabako hegoaldeko Toloñoko mendilerrora goaz, Araba Errioxara alegia. 

Irteera Buradon Gatzagatik egingo dugu San Cristobal (885 m.) gailurra igotzeko. Bide polit bat eginda Briñasera jaitsiko gara. Guztira 9 kilometroko luzera eta 400 metroko desnibela ditu ibilaldiak eta 3 ordutan egiteko modukoa da. Jarraian, ondoko Bastidan, Solagüen Bodegara joango gara eta ondoren Jatorrena jatetxean eguna ospatzen jarraituko dugu.

Jardunaldia egun osokoa da eta irteera 7:30eean izango litzateke autobus geltokian, beti bezala.  
Han ikusiko dugu elkar.

Batzar orokorra

Abenduaren 19an ohiko batzar orokorra egingo dugu. Aurten ere beheko plazako Jubilatuen Etxean izango da, bigarren solairuan. Lehen deialdia arratsaldeko 18:45etan izango da eta bigarrena 19:00etan.

Gai zerrenda:

  1. Aurreko aktaren onarpena
  2. Diru kontuak
  3. 2017ean egindako irteerak
  4. 2018erako egutegia
  5. Lizentziak berritzeko garaia
  6. Direktiba aldaketa
  7. Galderak eta iradokizunak

Zuen partaidetza espero dugu. Mila esker.