Adarra-Mandoegi mendilerrora joango da Inda-Mendi igandean

Erabiltzailearen aurpegia

Nafarroako eta Gipuzkoako mugetan izango da igandean Inda-Mendi, Adarra-Mandoegi mendilerroan hain zuzen. 

Ezkurrako gainetik (Basa-Kabi ere deitua) aterako gara. Lehenbizi gure gaurko erronka gainditu beharko dugu, Eguzkiko muñoa (1.083 m). Jarraian beste hainbat gailurretatik joanez (Petriketa, 1.057m, Baztarla, 942 m., Arramia, 866 m.) Leitzako herrira jeitsiko gara. Guztira 11 km, 497 metrotako desnibela eta, gutxi gorabehera, 3 orduko iraupena duen egun erdiko ibilaldia da.

Irteera igandean, hilak 26an izango da, goizeko 7.30ean Txomin Agirre kaiko autobus geltokitik. Izen ematea goiko estankoan (943 860 357) ostiral eguerdia baino lehen egintea komeni da. Prezioak beti bezela; helduak 6€ eta umeak 4€.