Inda-Mendi Durangaldera joango da igandean

Erabiltzailearen aurpegia

Oraingo hontan Benafarroatik Bizkaiara joko degu, zeazki Durangaldeko Anbotoko mendilerroan dagoen Astxikira.

Datorren azaroak 12ko plana hau da; Atxarteko arrobietatik abiatuko gara, pagadi batetan gora eginez Artolako mendilepora heltzeko. Bertatik Alluitz (1040) tontorraz gain gure eguneko gailurra degu Astxiki (791).

Irteera egun erdikoa izango da. Guztira 8km luzera dauka, 450 metroko desnibela eta 3 ordu terdiko ibilbidea izango da. Irteera beti bezela, goizeko 7.30tan autobus geltokitik. Izen ematea goiko estankoan (943860357) ostiral eguardia baino lehen. Prezioak beti bezela; helduak 6€ eta umeak 4€. Animo, igandean ikusiko dugu elkar.