Iparraldera egingo dugu irteera igandean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2017ko urr. 23a, 12:54

Jakingo duzuen bezala Pilarikako zubian Leon aldean ibili ginen. Mendi ederrak ikusi, eta lagunarteko giro zoragarriaz eta eguraldi paregabeaz gozatu genuen. Asteburu honetan aldiz, Iparraldera joko dugu, Frantzia eta Espainian arteko muga pasatuz, Aldudeko bailara eta Auñamendiko eskualdea lotuko ditugu.

Plana honako hau izango da: Bankatik (Aldude bailaran) irten, Munhoa mendia (1.021 m) igo eta Luzaiden bukatu. Irteera igandean, hilaren 29an, izango da eta egun osoa hartuko du.

Txango honek 14.5 km-ko luzera izango du, 1.000 metroko desnibela eta 5 eta 6 orduko iraupena gutxi gora behera. Irteera beti bezala goizeko 7.30ean izango da autobus geltokitik. Izen ematea goiko estankoan egin beharko da (943 86 03 57) ostiral eguardia baino lehen. Prezioak ohikoak: helduak 12€ eta umeak 6€.