Gorbeiako Parke Naturalera egingo da irteera igandean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2017ko ira. 25a, 15:14

Aste hontakoa oraindik gogoan dugula hemen gatoz beste eskaintza batekin. Datorren igandean, Urriak 1ean, egun osoko txangoa izango dugu. Aste honetan Nafarroan ibili garen bezala, igandean Bizkaia aldera joko dugu, Gorbeia ingurura, hain zuzen ere. 

Plana honako hau da: autobusez joango gara Urigoitira, Lekanda mendia igo (1309 m), eta beste bide batetik berriro Urigoitira jeitsi. Esanda bezela, Gorbeiako Parke Naturalean barrena ibiliko gara, Itxinako haitzetan, leku oso polita eta gutxitan ikututakoa. Guztira 13,5 km izango du luzera, 800m desnibela eta 4 eta 5 ordu bitarteko iraupena. Irteera beti bezala, goizeko 7.30ean autobus geltokitik.

Izenak emateko Goiko estankoan (943860357), ostiral eguardia baino lehen. Prezioak beti bezala; helduak 12€ eta umeak 6€. Animo, igandean ikusiko dugu elkar.