Nafarroara egingo dute irteera igandean Inda-Mendi elkarteko kideek

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2017ko ira. 19a, 12:20

Aurrekoan prestatu genuen irteera bertan behera utzi behar izan genuen jende gutxik izena eman zuelako. Oraingoan, egun osoko beste txango bat prestatu dugu Nafarroan, Saldiseko mendilerroan hain zuzen ere.

Hauxe da proposatzen dugun ibilbidea: Egilortik abiatu, Mortxe (1123 m) eta Etxauriko haitza (1136 m) igo, eta Salinas de Oron amaitu. Irteerak 15 km-ko luzera, 800 metroko desnibela eta 5 orduko iraupena izango du gutxi gora behera. Irteera igandean, irailak 24an izango da goizeko 7.30tan autobus geltokitik.

Izenak emateko goiko estankoan izango da aukera (943860357) ostiral eguardia baino lehen. Prezioak, ohikoak; helduak 12€ eta umeak 6€.