Larunbatean irteera haurrekin

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2017ko ira. 6a, 14:06

Larunbat honetan, irailak 9, umeentzako irteera zoragarri bat prestatu dugu egun osorako. Urtero data hauetan, horrelako irteera bat eskaintzen dugu umeek mendian goza dezaten. 

Aurtengoan Bizkaiako kosta ukituko dugu; irteera Bakioko Begiratokitik izango da, Jata (598m) mendia igo eta bazkal ordurako Bakiora jaitsi. Iristean, nahi duenak hondartzan goza dezake (eguraldiak laguntzen badu, noski) eta nahi bada bertan bazkaldu.

Irteera goizeko 8:30ean izango da autobus geltokitk (Garoa parean). Izenak eman goiko estankoan (943860357) ahalik eta azkarren (izenak hartuko dira autobusa bete arte). Larunbateko irteera honetan prezioak 6€ helduentzat eta 4€ umeentzat izango dira.