Inda-Mendi Leon eta Galizia ingurura joango da Pilarikako zubian

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2017ko ira. 4a, 16:27

Urrian 12an Pilarika eguna dela eta, aurten asteburuakin lotuta zubi eder bat daukagu. Hori dela eta lau eguneko irteera bat prestatu degu Leon-Galizia ingurura, Ancares eta Leitariegos mendilerroetara, hain zuzen ere. 

Plana honako hau izango litzateke: irteera Urriaren 12an, autobusez joango ginateke Leongo hiriburura eta han ordu batzuk libre hiria ezagutzeko (bazkaria norberaren kontura). Ondoren Ponferradako Hostal San Miguel ostatura joango ginateke.

Hurrengo egunean, lehen ibilaldia: Piornedotik abiatu, Mustallar (1934 m) eta Cuiña (1992 m) mendiak igo eta Porto Ancaresen amaitu. Hurrengo egunean beste irteera bat: Porto Ancarestik abiatu Pico Miravalles (1966 m) igo eta berriro irteera puntura (bi irteera hauen trackak jarrita daude weborrian). Azken egunean etxera itzulera.

Itzulerako bidaian Fromista herrian (San Telmon jaioterria) geratuko gera eta denok bazkaltzera Venta Boffard jatetxean.

Egun guzti hauetan lehen aipatu degun bezela Ponferradako ostatu batean egongo gera pentsio erdian. Prezioak honako hauek izango dira: Bazkideak 195€ eta bazkide ez direnak 210€. Prezio honetan pentsio erdia, bidaia eta azken eguneko bazkaria sartzen dira. Mendian ibiltzeko janaria norberak eraman beharko du. Izen emateko epeak hauek dira Irailak 6tik Irailak 25arte. Beti bezala diru sarrera Euskadiko kutxako (Caja Laboral) ES27 3035 0037 44 0370007083 kontuan egin behar da. Izena jarri ahaztu gabe. Agiria, Goiko estakoan utzi edo bestela emailez bidali (indamendi1@gmail.com) helbide horretara. Animo, zuen zain gaude.