Inda-Mendi Santxosolo mendilerrora joango da igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2017ko abu. 28a, 20:05

Amaitu zaigu udara eta lanean hasi berriak izan garenez, hemen gara berriro ere mendiko ibilbideak prestatzen. Hona hemen lehena: datorren igandean, hilak 3, urrutira joan gabe hasiko gara. Oraingoan irteera Bizkaia aldera izango da, Santxosolo mendilerroa hain zuzen, ukitu gabeko lekua.

Irteera Balmasedan izango da, Trasmosomos tontorra igo (696m) gero Carobo menditik (565m) pasa, eta Sodupen amaitu. Txangoak guztira 20Kmko luzera, 650m desnibela eta 6 bat ordu bitarteko iraupena izango du. Beti bezela, irteera goizeko 7:30ean izango da autobus geltokitik. Izen ematea goiko estankoan (943860357), ostiral eguerdia baino lehen, eta prezioak ohikoak: helduak 12€ eta umeak 6€.

Ea jendea animatzen den eta denok igandean elkar ikusten dugun. Animo!