Indamendi eguna ospatu genuen atzo

Erabiltzailearen aurpegia
Atzo ospatu genuen Indamendi eguna elkarteko kideok. Benetan zoragarria ikuspuntu ezberdinetatik. Batetik eguraldia, zoragarria benetan. Bestetik jendea, Zumaiatik 120 bat pertsona abiatu ziren Indamendiko tontorrera, eta hauen artean ume pila bat; benetan pozgarria hainbeste ume ikustea mendian gozatuz. 

Hamaiketako eder bat egi ondoren sari banaketa egin genuen, bertan finalistei bere oroigarria eman genion (gogoratu hauek izan zirela finalistak: Aritz Urbieta, Ohian Urbieta, June Bengoetxea, Uxue Bengoetxea, Irati Arakistain, Nagore Arakistain, Aiza Gogenola, Anuk Gogenola eta Jurgi Esnal) eta Ehun mendien finalistei bere domina (Juanba Amonarriz eta Iñigo Castro). Ondoren zozketatu genituen hainbat erregalo eta jende asko gustura joan zen etxera bere opariakin. Dena amaitu zenean autobusa hartu eta etxera goiz eder bat pasa ondoren. Eskerrikasko denei eta ea hurrengo urtean horrelako beste egun bat pasatzeko aukera degun.