Indamendi eguna ospatuko da igandean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2017ko mai. 18a, 12:04

Ohiturari jarraituz, aurten ere maiatzeko hirugarren igandean ospatuko dugu Indamendi eguna.

Elkanon izango da urtero egiten den festa txiki hori eta, bertan, aurreko urteko finalistei sariak banatuko zaizkie. Aurten ere baditugu ume finalistak: Aritz Urbieta, Ohian Urbieta, June Bengoetxea, Uxue Bengoetxea, Irati Arakistain, Nagore Arakistain, Aiza Gogenola, Anuk Gogenola eta Jurgi Esnal.

Ehun mendien lehiaketa osatu dutenak ere badaude: Juanba Amonarriz lehen aldiz eta Iñigo Castro bigarren aldiz. Irteera goizeko 9:00etan izango da beheko plazatik, handik Indamendiko tontorrera igo, Elkanora jaitsi eta han salda beroa, pintxoak eta edariak egongo dira azaltzen diren guztientzat, doanik.

Sari banaketa egin eta amaitu ondoren autobusa egongo da Zumaiara jendea ekartzeko. Espero degu eguraldia lagun izatea eta jendea animatzea goiz eder bat pasatzeko aukera izango degu eta. Igandera arte.