Inda-Mendi Arabako Iturrietara joango da datorren igandean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2017ko mar. 19a, 10:47

Hemen gara berriro ere. Udaberrian sartu berriak gara eta zer hobeto mendira joatea baino. Irteera, egun osokoa, datorren igandean izango da, hilaren 26an. Plana honako hau da: autobusez joango gara Musitura, Santa Elena mendia igo (1.111 m) eta berriro Musitura jeitsi. 

Txangoa Araban izango da, Iturrieta mendilerroan hain zuzen ere. Guztira 17,5Kmko luzera  izango du, 500mko desnibela gutxigorabehera, eta bospasei ordu bitarteko iraupena. Kontuz ordu aldaketarekin!

Irteera, beti bezala, goizeko 7.30ean izango da autobus geltokitik. Izenak goiko estankoan emango dira (943860357) ostiral eguerdia baino lehen. Prezioak, betikoak: helduek 12€ eta umeek 6€. Animo, igandean ikusiko dugu elkar.